Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak Batzar Nagusietako taldeengana jo berri du PFEZren aldaketan, baserri munduan ematen den minifundismoari aurre egin, Lur Funtsa Publikoa indartu eta bide batez, hain beharrezko dugu belaunaldi aldaketa xamurtzeko aldaketa txerta dezaten.
Gaur egunean, Euskadiko ustialekuen azaleraren bataz besteko 11,9 hektareatakoa da, estatuko azaleraren erdia hain juxtu eta bestalde, adin nagusiko baserritarren artean lurra saltzeko dagoen zailtasun kulturalaren aurrean, tratamendu fiskalak oztopatu edo zaildu egiten du, lur mugikortasuna eta belaunaldi aldaketa gauzatzeko hain beharrezkoa dugu gazteen inkorporazioa.
ENBAk Batzar Nagusietan planteatu duenez, 1995ean Nekazaritza ustiapenak modernizatzeak Foru Dekretuan onartu, eta handik 5 urteetara bertan behera erori zen, nekazaritza iharduera helburu duen lur eta nekazal ondare salmentaren ondorioz lorturiko ondare gehikuntzarako exentzioa berreskuratzea lortu nahi da, salmenta bitartez, nekazal lur eta ondarearen mugikortasuna, ustialekuen tamaina egokia eta sektorea gaztetzea helburu izanik.