VOLAR pelikula eskeiniko dugu Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

VOLAR pelikula eskeiniko dugu Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko

ENBA nekazal sindikatuak Nazioarteko Emakumearen Eguna ospatu asmoz VOLAR pelikula botako du Martxoaren 8an, goizeko 11tan, Tolosako egoitzako aretoan. "Volar" , Bertha Gaztelumendik zuzendutako pelikulak, indarkeria jasan duten bederatzi emakumeren testigantzak jasotzen ditu eta 2017ko Donostiako Zinemaldian aurkeztua izan zen.

ENBA sindikatuak dei berezia egin nahi die Gipuzkoako baserritarreri, nahiz emakume nahiz gizonezkoak izan, pelikula ikustera etor daitezen eta bide batez, ondoren  izango dugun elkarrizketan partehartzera. Etortzeko asmoz izanez gero, mesedez, aurrez eman izena 943.650123 zenbakian eta This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it. helbide elektronikoan.

 

Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau
© 2025 Euskal Nekazarien Batasuna - todos los derechos reservados