Formakuntza

Gaur egun, ezinbestekoa da bai baserritar berriak bai jardunean dauden baserritarrak etengabe trebatzen aritzea, nekazaritza eta abeltzaintzako jardueraren alderdi eta alderdi guztietan eguneratuta egoteko.

una aula de formación

Euskadin prestakuntza-eskaintza zabala dugu: prestakuntza arautua, nekazaritza-eskoletan ematen dena, Artzain Eskolan ematen den prestakuntza trinkoa eta HAZIk sektorean esku hartzen duten eragileekin lankidetzan eskaintzen duen etengabeko prestakuntza.

  • Heziketa arautua: hiru nekazaritza eskolak lanbide heziketako zentroak dira nekazaritza eta abeltzaintza sektorearekin, basogintzarekin, natur ingurunearen kudeaketarekin, lorezaintzarekin eta loregintzarekin zerikusia duten gaietan.
  • Prestakuntza trinkoa: Arantzazuko GOMIZTEGI artzain-eskolak 1.400 eskola-orduko prestakuntza trinkoa, etengabeko prestakuntzako hainbat ikastaro eta bisita tekniko-formatiboak eskaintzen ditu.
  • Etengabeko prestakuntza: HAZI Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren erakundeak, ikastaroen eskaintza zabala eskaintzen du, oinarrizko prestakuntza orokorretik hasi eta azpisektore desberdinentzako prestakuntza espezifikoagoraino.

Formakuntza albisteak

Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau
© 2025 Euskal Nekazarien Batasuna - todos los derechos reservados