Europako Batzordeak nekazaritzaren alorrean diharduten langileentzako babes gida argitaratu berri du. Gida ez loteslea izan arren, oso kontuan izan beharrekoa da bai nekazaritzan, basogintzan zein abelzaintzan diharduten langileen aldetik.
Albisteak
ENBA eta BELLOTA AGRISOLUTIONS enpresak elkarlan hitzarmena sinatu berri dute aurtengo ONGI ETORRI BASERRIRAko edizioa babesle nagusia Legazpiko enpresa izateko. Sinadura honekin, ENBA nekazal elkarteak, sektorearekin zerikusi eta harremana duten enpresekin elkarlana jorratu nahi du eta hemendik aurrera, beste enpresa batzuekin zabaltzeko lana egingo du.
Atzo arratsaldean Bizkaiko ENBAren batzarra ospatu zen Mungiako Gurelur kooperatibako batzar aretoan. Batzarra zabaltzerakoan Nekazaritzako Foru diputatua den Elena Unzuetak hartu du parte eta ondoren, bertaratutako kide ugarien artean, Junta Direktiba berria izendatu dute, gaztetasuna eta esperientzia batuz, emakumeen presentzia areagotuz eta presidente berri modura Karlos Ibarrondo hautatuaz.
Ekainak 5ean Ingurumenaren Nazioarteko Eguna ospatzen da eta aukera honetaz baliatu ENBA baserritar elkartea ingurumenarekiko duen konpromezua agertzeko eta lan ildoari jarraituz, egun horretan, interesa duen edonorentzat zabalik izango den Konferentzia antolatu du "Abere ustialekuak eta ingurumena, Minda baino zerbait gehiago" lelopean eta bertan hizlari gisara MAPAMA ministeritzako abelzaintzako ingurumen alorreko aditua den Odon Sobrino jauna hizlari gisa jardungo delarik.
Hitzordua, Ekainak 5, asteartean izango da Zizurkilgo Fraisoro Ikastetxean, goizeko 11tan hasita. Konferentzia gazteleraz izango da.
Europako Batzordeak 2021-2027 aldirako aurkeztutako Urte anitzetako Finantz Markoak NPBren %5eko beherapena jasotzen du eta nekazariek jasotzen dituzten laguntza zuzenen atalerako, %4eko jeitsiera eta proposamen hau guztiz onartezinatzat jotzen du ENBA nekazal elkarteak.
ENBAren ustean, nekazarien dirusarrerak beste gainuntzeko sektore ekonomikoekin alderatuta dexente baxuagoak direnean ulergaitzak dira horrelako proposamenak, are gehiago, NPBren lehentasunen artean gazteak erakartzea dela esaten denean.
ENBAren esanetan, Brexiten ondorioak ezin dira baserritarren bizkarrean kargatu eta honenbestez, ezinbestekoa jotzen du, Europako poltsa amankomunerako estatuen aportazioak gehitzea, egungo %1,03tik %1,3raino eta ez, aurreikuspen hauek jasotzen duten %1,14rakin konformatuz, are gehiago, modu nabarmenean gertau denean, Nekazal aurrekontuari egindako mozketa beste helburuak (etorkinak, defentsa,…) arretatzeko dela.
- Baserrietako EIT-ITEa, egin behar da ala ez? Oraingoz, lasai.
- Gipuzkoak 2018rako baso laguntzak onartu eta deialdia zabaldu berri du Ekainaren 29 arte.
- Bizkaiak agroambientalak, ekoizpen ekologikorako eta mahastien berregituraketa eta birmoldaketarako laguntzen deialdia zabaldu du
- Apirilaren 30ean ixten da Laguntza agroambientalak, ekologiko eta ICMak Gipuzkoan eskatzeko epea
- Basapiztien gehiegilkeria kontrolatzen lagunduko duen Ehizaren aldeko mobilizatu da ENBA