Dakizun bezala 2020 urteko uztailaren 14ko iraungitze data dute egun indarrean ditugun biozidak aplikatzeko karnetak. Indarrean dagoen araudiaren arabera biozidak erabiltzen jarraitu ahal izateko kualifikazio profesionala lortu behar da, hain zuzen ere, gutxienez 300 ordutakoa eta gure ustean, betebehar hau gehiegizkoa da iharduera txiki eta ertainetarako.
Problematika aztertu ostean Eusko Jaurlaritzaren menpe dauden HAZI eta ELIKA arteko elkarlanean orain arte biozidak aplikatzen ibili direnen ahalmen profesionala baliozkotzea jo da egokien, orain arte lortutako jakinduria eta esperientzia baliozkotuz, araudiak exijitzen dituen 300 ordutako formakuntza ordezkatuz.
Baliozkotzea lortzeko jarraitu behar den bidea ezagutu nahi?