ENBA nekazal sindikatuak argi dugu gure ihardunean gero eta araudi gehiago eta zorrotzagoak ditugula, arlo guztietan gainera. Lan arriskuen kasuan ere, araudia zorrozten ari da eta baserritarrok, kontratupean langileak dituztenak batez ere, oso kontuan izan behar dugu, geuk garela bai gure baina baita ere, langileen osasunaren arduradun eta honenbestez, geuk garela, lan arriskuen aurreko prebentzioa egiteko arduradunak.
Egoera honetan, ENBAk, prebentzio zerbitzu bateratua abian jarri du, azken urteotan, Nafarroan hasita, esperientzi haundia eta baserri munduan espezializatuak dauden jendearekin. Zerbiztua eratu eta Euskadin arlo honetako eskumena duen OSALAN aurrean aurkeztu ondoren, orain, sektoreko baserritar eta elikagai alorreko enpresetara jotzen dugu gure zerbitzua plazaratzeko.
