
Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak, Urnietan urtarrilaren 26an ospatuko duen ohiko batzarrean, BASERRITARRON LAGUNA saria banatuko du.
BASERRITARRON LAGUNA sariarekin ENBAk baserritarren funtzioa gizarteratzen, zabaltzen, aldarrikatzen eta babesten lanegiten duen jendea omendu nahi du, bide batez, Euskadiko nekazal sektorea eta landagunea hain hiritarra den gizarte arteko zubiak eraiki eta sendotu asmoz.
ENBAk, baserri mundua gizarteratzeko ahaleginean, sektoreko jendearekin elkarlanean jardundako jendea aitortu eta txalotu nahi du, beren helburuak lortzekotan, gizarteko pertsona eta eragile ezberdinen indar metaketa ezinbestekoa delakoan.
Hori dela eta, sariaren oroigarri gisara Karlos Irazu, artisau larrauldarraren META baten eskulturatxoa hautatu du, indar metaketaz gain baserriko kultura aldarrikatzen duelako.
Sariaren lehen edizioan, JAIME ZUBIA ZINKUNEGI jauna omendu nahi da bere bizi ibilbide zabalean baserritarron alde egindako lana eskertzeko asmoz, hain zuzen ere, baserritarren formazioan, nekazal ardura politikoak eta batez ere, nekazaritzaren alorreko koumikazioan egindakoa.