Ehizaren legearen egitasmoa Legebiltzarrean sartu da, nola ez, bere onarpena lortzeko asmoz.
Ehiza, landa lursail eta mendietan egiten denez, baserritarrok bete-betean gaude afektatuta, bai lur jabe bezala bai landa eremuetako bizilagun gisara.
Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzako aurreko agintariek baserritar, landaguneko bizilagun, ekolojista eta ehiztarien adostasuna landu zuten eta baita, lortu ere. Tamalez, burokrazioaren moteltasunarengatik, ez zuten nahiko astirik izan Legea bere osotasunean tramitatu eta onartua uzteko.
Oraingoan, Lege berdintsuarekin datoz Jaurlaritzako agintari berriak eta honenbestez, aurreko agintaldiaren egindakoarekin koherentzi osoz, ENBA sindikatuak bere babesa eskeiniki nahi dio.
Azken uneontan, politika munduko giro nahasiaz baliatuz, norbaitek aurrez emandako hitza jan nahi badu, beraien ardura da. Beraiena bakarrik.