Aurtengoan ere, ENBA sindikatuarekin harreman estua duen ENARO kooperatibak ganaduzaleentzat arto kanpainarekin hasi da eta aurrekoetan bezala 12.000 tona ekarriko ditu bere bezeroentzat. Frantzian artoak izan duen igoera eta garraiorako gasoleoak izan duten igoera kontuan hartuta, ENARO kooperatiba salmentako prezioak eusten saiatu da eta iazkoarekin aldenduta oso igoera txikia aplikatu.Bestalde, aurtengoan ere, arto gozoa ura kendurik ekarriko dute, modu honetan hainbat baserrietan sortzen dituen kalteei irtenbide bat emanez.
Hona hemen, ENARO kooperatibaren arto kanpainaren xehetasun eta prezioak.