ONGI ETORRI BASERRIRA ekimenean partehartzeko gonbitea

Baserritarrok jakitun gara Euskal gizartea gero eta urbanoagoa dela eta, orokorrean, baserri munduarengandik urruti sentitzen dugula. Horrexegatik hain zuzen, oso garrantzitsua da, baserria eta hiriaren arteko zubigintza egiten duten, ONGI ETORRI BASERRIRA moduko ekimenek.

Aurreko 3 urteetako arrakasta ikusirik, aurtengoan ere, ONGI ETORRI BASERRIRA ekimena ospatuko dugu Uztailak 7 eta 8an.

Aurreko urtean partehartu zutenez gain, heuren baserriko ateak zabaldu eta jendea-kontsumitzaileak hartzeko prest dauden baserritarrak beharko genituzke (erleak, baratza, ekoizpen ekologikoa, barraskiloak, ...) eta, adostasun batetara iritsiz gero (eguna, ibilbidea, etb), partehartzeko.

Partehartzeko asmoa baduzu jar zaitez harremanetan gurekin eta hitzegin Xabier Iraolarekin (699.467686)

 

Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau
© 2025 Euskal Nekazarien Batasuna - todos los derechos reservados