Gipuzkoa. Gazte baserrian inkorporatzeko laguntza deialdia. 2024

GIPUZKOA- Gazte inkorporaziorako laguntzak. Gipuzkoako Lurralde Historikoko nekazaritza ustiategietan nekazari gazteak ezartzeko dirulaguntzen 2024ko deialdia. (Epea: Urtarrilak 29) 

Abian jarriko da Euskadiko Abeltzain Eskola, esne behien sektorea sustatu asmoz

Euskadi esne behien sektoreak, zailtasun guztien gainetik, aurrera begiratu beharrean dago eta aurrera begira jarri da eta horren adibiderik garbiena, abian jarri den ABELTZAIN ESKOLA da. Eskola honek, Artzain Eskolaren eredu arrakastatsuari jarraituz, teoria eta praktikak uztartuko ditu eta horrezaz gain, puntta punttako esne behitegietan praktikak

Ikastaroa, gaur egungo baserrietako seme-alabei zuzendua dago bereziki baina baita ere, esne behiak dituzten baserrietan lan egin nahi luketen gazteei.

Ikastaroa Azaroaren amaieran hasiko da eta honenbestez, interesa duen orok, 943.251008 zenbakira deituz edota This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.  posta elektronikora idatziz eman beharko du izena.

Ikastaroari buruzko informazio osoa honako triptikoan duzu.

Baserritar Gazteen 3. Topaketa, oso arrakastatsua, etorkizuna lantzeko lehen urratsa indartsua izan da

Gipuzkoako ENBAk nekazaritzaren alorrean bizi dugun belaunaldi aldaketa faltaren aurrean, gaia aztertu, amankomuneko gogoeta egin eta nolabaiteko hobekuntzak proposatzeko, gaur goizean Zaldibiko Goizane zentruan BASERRI GAZTEA 3. Topaketa ospatu dugu eta bertan izan dira ia 100 pertsona.

Lehenik, GAZTENEK programaren datuak ezagutu ditugu Xabier Arrutiko foru zuzendariaren eskutik eta jendearen ahotik entzun ditugu, programa hau hobetzeko hainbat aholku eta iradokizun.

Ondoren, Iker Sukia artzain lazkaotarra, Olatz Izagirre piparzale ibartarra, Ander Arrillaga esnezale aiatarra eta Adur Gorostiaga larre behizale abaltzisketarra izan ditugu baserriratu diren edo ari diren adibide gisara. Ondoren, gazteen formazioaz, behar duten babesaz, industria eta baserriaren arteko transizioa egin nahi dutenen kasuistika, etb tratatu dira.

Bestalde, transmisioa errazteko abian jarri den Errelebo Irekia programaren berri jaso dugu HAZIko Amaia Garrastazu teknikariaren eskutik eta argi geratu da, zabaldu eta hobetu beharreko zerbitzua dela baina horretarako sektoreko eragile eta erakunde arteko elkarlana behar beharrezkoa dela.

Ihardunaldia borobiltzeko Nel Cañedo artzain asturiarraren testigantza jaso dugu, nola ez, bere indarraz adieraziz baserritar gazteak harro egon behar dutela bai beren ogibidez bai bizi diren herri txikietaz.

Topaketaren haseran ENBAko presidentea den Iñaki Goenagak esandakoari jarraituz hainbat gazte prest azaldu da gaztediaren errealitatea eta problematika aztertzeko eta elkarlanean jarduteko lantaldea osatzeko.

Argi geratu da, azkenik, gaurko Topaketak aurrerantzean ere jarraipena izan beharko duela eta lehen urratsa besterik ez dugula eman.

Gazteak dira, %84rekin, Erreserba Nazionaleko eskubideen banaketako onuradun nagusiak

Nekazaritzako Ministeritzak, FEGA bitartez, Oinarrizko Pagamenduaren Erreserba Nazionaleko eskubideen banaketa egin berri du eta 12.049.356 eurotako eskubideak banatu ditu 2.621 nekazari artean, bataz beste, 4.597 eurotako banatuz.Gazteak izan dira, onuradun nagusiak.

BASERRITAR GAZTEA naiz , eta HARRO nago!! jardunaldia Azaroaren 9an

Gaur egun, baserrian bizi dugun belaunaldia aldaketaren falta eta bataz beste jardunean gauden baserritarron adina altua kontua izanik, ENBA sindikatuak bere aportazioa egin nahi du eta honenbestez, gaztedia eta baserriaren arteko egoerari buruzko jardunalditxoa antolatu dugu.

Jardunaldian administrazioetatik indarrean dauden prozedurak ezagutu eta baloratuko ditugu, nahiz GAZTENEK nahiz ERRELEBO IREKIA, gure sektorean loratutako 4 kimu berrien testigantzak ezagutuko ditugu eta azkenik, sare sozialeetatik hain famatua egin den artzain asturiarra, Nel Cañedoren partehartzea izango dugu, gaztea eta baserritarra izatearen harrotasunaz hain zuzen ere.

Jardunaldia, bereziki, 40 urte azpikoentzat pentsatuta dago. Baserrian diharduen gaztearentzat eta baserrian jarduteko asmoa-gogoa-ilusioa duen gazte ororentzat. (40tik gorakoek ere izena ematea dute, noski).

Animatu zaitez eta eman izena lehenbaitlehen!

Sartu eta ikus ezazu jardunaldiaren egitaraua.

Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau
© 2025 Euskal Nekazarien Batasuna - todos los derechos reservados