BASERRITAR GAZTEA naiz , eta HARRO nago!! jardunaldia Azaroaren 9an

BASERRITAR GAZTEA naiz , eta HARRO nago!! jardunaldia Azaroaren 9an

Gaur egun, baserrian bizi dugun belaunaldia aldaketaren falta eta bataz beste jardunean gauden baserritarron adina altua kontua izanik, ENBA sindikatuak bere aportazioa egin nahi du eta honenbestez, gaztedia eta baserriaren arteko egoerari buruzko jardunalditxoa antolatu dugu.

Jardunaldian administrazioetatik indarrean dauden prozedurak ezagutu eta baloratuko ditugu, nahiz GAZTENEK nahiz ERRELEBO IREKIA, gure sektorean loratutako 4 kimu berrien testigantzak ezagutuko ditugu eta azkenik, sare sozialeetatik hain famatua egin den artzain asturiarra, Nel Cañedoren partehartzea izango dugu, gaztea eta baserritarra izatearen harrotasunaz hain zuzen ere.

Jardunaldia, bereziki, 40 urte azpikoentzat pentsatuta dago. Baserrian diharduen gaztearentzat eta baserrian jarduteko asmoa-gogoa-ilusioa duen gazte ororentzat. (40tik gorakoek ere izena ematea dute, noski).

Animatu zaitez eta eman izena lehenbaitlehen!

Sartu eta ikus ezazu jardunaldiaren egitaraua.

BASERRITAR GAZTEA naiz , eta HARRO nago!!

 

10,00- Gipuzkoan ba al dago baserritik bizi nahi duen gazterik?

Azken 10 urteetan GAZTENEK bitartez sektorean sartutako gazteen datuak eta balorazioa.

Xabier Arruti Olazabal / Gipuzkoako Foru Aldundiko Nekazaritza eta Landa Garapeneko zuzendaria

10,30 Kimu berriak betiko baserrian

- Adur Gorostidi / Okeletarako behiak / Abaltzisketa

- Arane / Ibarrako piparrarekin eginiko pimentoia / Ibarra

- Ander Arrillaga / Esnetarako behiak / Aia

- Iker Sukia / Artzaina / Lazkao

11,15 – Kafea

11,45- 12,30- Transmisioa errazteko ERRELEBO IREKIA.

- Amaia Garrastazu / HAZI

12,30 – 13, 00 - Tertulia. Zeintzu dira gaztea baserriratzeko klabeak?

13,00 – 13,30 “Soy joven. Soy ganadero. Orgulloso de ser ganadero.”

- Nel Cañedo / Pastor de cabras en Picos de Europa / Asturias

Eguna: Azaroak 9 (larunbata)

Lekua: Zaldibia / Goizane zentroa

Ordua: 10,00 13,30

Hizkuntza: Euskaraz (Nel Cañedoren hitzaldia ezik)

Antolatzailea: ENBA – BASERRI GAZTEA

 

Izena emateko: 943.650123 / This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.

Izena emateko epea: Azaroak 6, asteazkena, barne

Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau
© 2025 Euskal Nekazarien Batasuna - todos los derechos reservados