Abian da BASERRITARRON LAGUNA Sariaren 3. Edizioa

baserritarrenlaguna.amama.2

Gipuzkoako ENBA nekazal elkarteak 2013 urtean BASERRITARRON LAGUNA saria eratzea erabaki zuen eta bere lehen edizioan, Jaime Zubia Zinkunegirentzat izan zen saria eta bigarrenean, 2015 urtekoa, AMAMA zinema filmarentzat (argazkian Asier Altunarekin). Orain, 3. Edizioa jartzen dugu abian eta izenak proposatzeko epea zabaldu dugu urriaren 31 arte.

Sariaren helburua bere eguneroko jardunarekin baserriaren alde lanegiten duen persona, elkarte, entitate, komunikabide, etb-en lana aitortu eta gure eskerrona agertzea da.

Baserria, baserritarra eta baserriko elikagaiak gizartearen aurrean goraipatzea, zabaltzea eta aldarrikatzea izango da kontuan sariduna hautatzean eta honenbestez, orain, gipuzkoarrei dagokie izenak proposatzea eta urriak 31 baino lehen guri helaraztea (This email address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it.) .

Guregana iritsitako proposamenak aztertu ondoren, saria ENBAk 2018ko urtarrilaren 28an ospatuko duen Batzarrean emango zaio hautatuari.

Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau
© 2025 Euskal Nekazarien Batasuna - todos los derechos reservados