Baso politikari buruzko hitzaldi arrakastatsua Mutrikun

galdona1.1JPGOstiral arratsaldean Mutrikuko Baserritar Elkarteak (MUBAE) antolatuta ENBAko ordezkariek Basogintzaren alorrean Aldundiak sustatu nahi duen politika berriari buruzko hitzaldia eman zuten.

Jende ugari bildu zen Mutrikuko Galdona kanpinean eta nabarmen geratu zen, basozaleen artean kezka nagusitu dela Aldundiko ideiakin.

ENBAko ordezkariek, Jon Arruti eta Xabier Iraolak, baso ihardueraren jasangarritasun hirukoitza aldarrikatu zuten: jasangarritasun ekonomikoa, soziala eta ingurumen alorrekoa.

galdona3.1

Bestalde, Foru Aldundiak bultzatzen ari den arau eta dekretu aldaketak, heuren esanetan, basoaren ekoizpena galeraziko dituzten aldaketak dira, zeharkako neurrien bitartez (makinaria, espezieak, baso pistak, malda ehunekoa, ...) basoaren jasangarritasun ekonomikoa zailtzeko asmoz.

 

Sitio diseñado y gestionado por Fenix informatika
© 2025 Euskal Nekazarien Batasuna - todos los derechos reservados