Gipuzkoak baso laguntzak arautu eta deialdia zabaldu berri du

basoa.oskarazkarateGipuzkoako Foru Aldundiak lurraldeko basoak zaindu, hobetu eta ugaritzeko 2017ko urterako diru laguntzak onartu ditu. 2.800.000 euro bideratuko ditu Aldundiak guztira, hainbat jarduera bultzatzeko: azpiegiturak egitea basogintza garatzeko, modernizatzeko edo egokitzeko; baso-sartzea eta baso azalera sortzea; nekazaritza eta basogintzako sistemak ezartzea; suteek, natur hondamendiek eta zorigaitzei aurre egiteko prebentzioa, eta horiek eragindako kalteen konponketa; baso-ekosistemen egokitzeko gaitasuna eta ingurumeneko balioa handitzeko inbertsioak; pinudi zaharrak moztea, izurriteak edo gaixotasunak saihestuz, edota baso-ingurumeneko zerbitzuak, klima zerbitzuak eta basoen zaintza.

Martxoaren 9ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu berri dira bai laguntzak arautzen dituzten oinarriak bai 2017 urterako deialdia, hain zuzen ere, 2 hilabeteko epea ezarriz eskabideak aurkezteko.

Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala (2017-03-09)

Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau
© 2025 Euskal Nekazarien Batasuna - todos los derechos reservados