Urtarrilaren 31an, Gipuzkoako ENBAren Batzarra eta BASERRITARRON LAGUNA saria Asier Altuna zinema zuzendariarentzat

batzarra.2014.2

Urtarrilak 31, igandea, goizeko 11etatik aurrera Gipuzkoako ENBA nekazal sindikatuak bere Ohizko Batzarra ospatuko dua Urnietako Salesiar Ikastetxean.

Bertan izango dira, batzarra zabaltzen bai Urnietako alkatea bai Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundiko agintariak.

Aurtengo batzarraren leloa ETORKIZUNA ELIKATUZ aukeratzean, nekazaritza etorkizuneko iharduera bezala aldarrikatu nahi dugu eta bestalde, etorkizun horretako protagonistak izango diren gazteak jarri nahi ditugu gure elkartearen lehen lerroan.

Honezaz gain, BASERRITARRON LAGUNA sariaren bigarren edizioan AMAMA filmaren zuzendaria den Asier Altunari emango zaio saria. ENBAren ustean, azpimarratzeko modukoa da filmaren bitartez bai baserritar bai baserriaren alde zabaldutako mezua eta egindako aldarria.

Amaieran, EULA sagardotegian elkartasunezko bazkaria izango da.

Fenix informatikak diseinatu eta kudeatzen du webgune hau
© 2025 Euskal Nekazarien Batasuna - todos los derechos reservados